XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dembora etorri denean, Jesusek hautatu du, duela berrehun urthe, bere gogorako serora bat, Margarita Maria, Bihotz Sakratuaren debozionearen ezagutaraztaile eta hedatzaile.

Bertze hitzen artean erran izan diozka hauk: Ene Bihotza ohoratua izan dadien gutizia handia dut, arimetara nahi baititut ichuri Erospeneko frutuak, eta jendeak atheratu nahi baititut galpeneko lezetarik.

Eta hortarakotz zeinbat aldiz Jesusek ez du galdatu, bai Margarita Mariaren bitartez, bai geroztik, eta oraino azken urthe hautan, jendeak haurridego edo batasun batzuetan bil zitezen, harren Bihotza adora eta ohoratzea gatik, amodiozko eta erreparazionezko sendimenduetan.

Debozione huni eratchikitzen dituen ontasun handiak ichuri nahiz, galdegin du ere harren imayak non nahi ezarriak izan zitezen, elizetan eta etchetan; eta bai bakotcha, ba-familiak, bai erresumak kontsekratuak izan zakizkion.

Orhoit gaitezen ba Jesus dela bihotzen, familien, zozietateen eta erresumen Erregea.

Errege naiz, Rex sum ego, erran izan du, munduaren salbatzeko hil izan den egunean. (Joan, XVIII 37). Erreginatu behar du, oportet illum regnare, dio Apostoluak. (I Cor XV 25).